Udalak herriko langabe bat kontratatuko du: Zuzenbidean lizentziatua

2017/09/14
2017ko Udalaren Enplegu Sustapen Programa barruan

Egitekoa

Hirigintza arloko Ordenantzak eguneratzeko lan teknikoa

 

Kontratuaren ezaugarriak

Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, lanaldi osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Tituloa: Zuzenbidean lizentziatua edo gradua.
  • 3 HE egiaztatzea.

 

Izangaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

 

Lanbiden izen emateko epea

Irailaren 14tik 21era, biak barne.

 

Izangaiaren azkeneko aukeraketa

Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

 

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Gartzia maisu-maistra 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus