Udalak hiru begirale kontratatuko ditu GABONETAKO IZOTZ PISTARAko

2016/12/05
Card image cap
Izen ematea BAZen egin beharko da, abenduaren 5etik 13ra

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Euskaraz jakitea eta patinetan ibiltzen jakitea beharrezkoa izango da, eta eskola kiroletako monitore moduan izandako eskarmentua baloratuko da, besteak beste.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten izangaiek abenduaren 5etik 13 arteko epea daukate BAZen (Arano eta Garcia maisu-maistrak 8) izena emateko.