Udalak irailera arte ez du TAO zerbitzua berrabiaraziko

2020/06/11
Card image cap
Gaur egun Uribarri etorbidean, Uribe kalean, Loramendi kalean eta Arimazubi plaza inguruan dago TAO sistema. Covid 19aren pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri zenetik bertan behera utzi zen zerbitzua.

Udalak ez du TAO zerbitzua berrabiaraziko irailera bitarte. Covid 19aren pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri zenetik bertan behera utzi zen zerbitzua, eta orain, berraktibazio fase honetan herritarrei zein herriko enpresa txiki eta autonomoei laguntze aldera, ez da abian jarriko ikasturte berria hasi artean.

Gaur egun Uribarri etorbidean, Uribe kalean, Loramendi kalean eta Arimazubi plaza inguruan dago TAO sistema. Esan moduan, Covid 19aren pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri zenetik, ezgaituta dago.

Edozein zalantza argitze aldera, Udalarekin harremanetan jarri daiteke 943 252 000 telefono zenbakian edota udala@arrasate.eus helbidean.