Udalak langabe bat kontratatuko du
Kontratuaren ezaugarriak
- Garabi zerbitzuko laguntzailea
Egitekoak:
- Agente batek agintzen dienean ibilgailu bat erretiratzea.
- Agente batek agintzen dienean ibilgailu bat ibilgetzea.
- Piboteak zabaldu eta ixteko lanak.
- Udal lokalak zabaldu eta ixteko lanak (Txikitxoko, adibidez).
- Azoka zabaldu eta ixteko lanak.
- Udaltzaingoko ibilgailuen mantenu lanak egitea.
- Beharrezkoak diren seinaleak jartzea.
- Gorako mailakoek agindutakoa betetzea.
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Debagoienean erroldatuta egotea, deialdia egiten den dataren aurretik.
- B+E gida baimena.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Azaroaren 18tik 25era, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua 2023/01/19
- Udalak Euskaltegiko irakasleen lan poltsa sortuko du 2023/01/03
- Udalak 10 langabe kontratatuko ditu basogintza arloko enplegu-formakuntza programaren barruan 2022/09/27
- Arrasateko Udalak 13 langabe kontratatuko ditu 2022/09/23
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11