Udalak martxan jarri du NIK bidezko kirol txartel digitala Uarkapeko kiroldegian, eta txartel fisikoaren diseinu berria aurkeztu du

2025/11/12
Card image cap
Udan Musakolako kiroldegian ezarritako sarbide digitalen bigarren urratsa da Uarkapekoa. Modu honetan, bazkideek posible izango dute kiroldegietara sartzea txartel fisikorik gabe.

Uarkaperako kiroldegian NIK txartel digitalaren bidez sartzeko aukera dago dagoeneko. Sistemak urrats berri bat dakar udal instalazioen digitalizazioan, eta erabiltzaileei sarbide azkarrago eta erosoagoa eskaintzen die.

APP bidezko sarbidea

Herritarrek NIK txartel digitala mugikorrean aktiba dezakete, plastikozko txartelik gabe, eta horrela kiroldegiko sarrera automatikoak erabili. Eusko Jaurlaritzak sustatutako identifikazio digital segurua da, eta hainbat zerbitzu bateratzen ditu, hala nola identifikazioa, sarrerak, eta erakunde publikoen jakinarazpenak jasotzeko aukera.

Mikel San Miguel kirol zinegotziak adierazi duenez, “NIK txartel birtuala tresna estrategikoa da udal instalazioetan aurrerapauso teknologiko sendoak emateko. Digitalizazioa ez da etorkizuna, oraina da, eta horrelako sistemek erabiltzaileentzat esperientzia errazago eta intuitiboagoa eskaintzen dute”.

Txartel fisikoaren diseinu berria

Gainera, Udalak kirol txartel fisikoaren diseinu berria ere aurkeztu du, udaberrian aurkeztutako Herri Marka berria jarraitzen duen irudi eguneratu eta modernoarekin. Aurrerantzean banatuko diren kirol txartelak diseinu berria izango dute. 

KirolTxartela.jpg

Hurrengo urratsa: Mojategi

Udalak jakitera eman duenez, urrengo urratsa Mojategiko instalazioetara sarrera digitala ezartzea izango da. Sartu-irteerak modu egoki eta ordenatuan egiteko ezarriko dute txartel eta QR bidezko sarbidea, kirol instalazioen zaintza eta erabilera egokia bermatzeko.  Sistema berria ezartzeko egokitzapen lan hauek 2027rako eginda egotea aurreikusi du Udalak.