Udalako Ingurumen Eskolako irakaslea hautatuko du udalak, aldi baterako
2015/06/29
Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak; horretarako hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak.
Aipatu prozesua LANBIDE Zerbitzu Publikoaren bitartez egingo da, eta honek aurre-hautatuko dituen izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Unibertsitateko ondorengo titulazio baten ziurtagiriaren jabe izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Lehen Hezkuntzako Gradua edo Diplomatura, Ingumen Zientzietako Lizentziatura edo Gradua edo Biologian Lizentziatura edo Gradua.
- Euskararen 3.HE edo baliokidea kreditatzea.
Hautaketa probak honakoak izango dira:
- Proba praktiko bat (baztertzailea)
- Elkarrizketa (baztertzailea)
Merituak:
- Administrazio Publikoan egindako lan eskarmentua, lanpostuaren antzeko lanetan.
- Euskararen 4.HE edo baliokidea kreditatzea.
- Pedagogia Gaitasun Agiria (CAP) edo irakaslego masterra.
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- ‘Zerbitzu berezietako (C2)’ langile bi hautatzeko deialdia 2022/07/07
- Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du 2022/06/15
- Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. 2022/05/23
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
Ingurumena
- Uztailaren 20an hitzaldi bat egingo da komertzio txikiei Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba aurkezteko 2022/07/15
- “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpainako irabazleak 2022/06/17
- Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran 2022/06/15
- Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban 2022/04/08