Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako tailer bat antolatu du: “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” izenburupean.

2024/10/23
Euskarazko tailerra dagoeneko martxan dago, eta orain azaroan hasiko den gaztelerazko tailerrean izena emateko epea zabaldu da.
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin  elkarlanean,  gurasoentzako tailer bat antolatu du: “Mundu digitalean seme-alaben bidelagun” izenburupean.

Tailerra DBH 1. eta 2. mailako nerabeen gurasoei zuzenduta dago, eta gurasoek honako eduki hauek landuko dituzte:

  • Gurasotasun positiboa mundu digitalean
  • IKTek familia testuinguruan duten eragina
  • Familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko jarraibideak
  • Guraso gaitasunak mundu digitalean

Tailerrak 4 saio izango ditu, eta azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango dira Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etatik 20:00etara.

Izen ematea: 943 25 20 00 /  izenemateak.arrasate.eus