Udaleko telefono-zerbitzuan matxura orokorra

2026/11/09
Matxura orokor baten ondorioz, Udaleko telefono-zerbitzua etenda dago, eta ezin da deirik jaso Udaletxean.
Udaleko telefono-zerbitzuan matxura orokorra

Hala ere, Udaltzaingoaren ohiko telefono-zenbakia (943 25 20 10) mugikor batera desbideratu da, eta zerbitzu horrekin harremanetan jartzeko aukera dago.

Telefonia-konpainiako eta Udaleko langileak lanean ari dira matxura ahalik eta lasterren konpontzeko.

Barkatu eragozpenak.