Udalerriko Inmigrazio Plana garatzeko partehartze prozesuari hasiera emango zaio maiatzaren 5ean.

2009/05/05
Card image cap
Etorkinen inguruko ekintza plana garatu ahal izateko arrasatearren parte hartzea eskatzen du udalak.

Udalerriko Inmigrazio Plana garatzeko aurreneko bilera deitu du Udalak datorren astearterako, 18.30ean, Kulturaten. Batzarrean landuko den gaia "Integrazioa eta elkarbizitza. Nola ulertzen dugu denon arteko integrazioa eta elkarbizitza?" izango da. Ordu eta erdi inguru iraungo du eta metodologia zehatz baten inguruan antolatuko da.

Udalak Arrasateko etorkinen inguruan azterketa diagnosi bat egin eta aurkeztu zuen lehengo urtean eta hortik abiatuta, Ekintza Plana jarri du orain abian. Izan ere, inmigrazio errealitateak erronka berriak dakartza, eta Udaletik beharrezkoa ikusten da hausnarketa bateratua egitea errealitate horren aurrean. Hori dela eta, etorkizunerako pausoak definitzen hasi nahi da, eta horretarako martxan jarri da Ekintza Plana.

Arrasate  038.jpg

Beraz, parte hartze prozesu honi hasiera maiatzaren 5ean emango zaio lehenengo bilera irekiaren bitartez. Guztira 5 edo 6 bilera antolatuko dira, hauetan interesa duen edozein hiritarrek parte hartu ahal izango duelarik. Honez gain, immigrazio planaren inguruan herritarren iritziak www.arrasate-mondragon.org webgune bidez ere jasoko ditu Udalak; bertan bileretatik ateratako lanak eta aktak kontsultatu ahalko dira, etorkinen inguruan egindako diagnosiarekin batera.

Arrasate  005.jpg