Udaltzaingoak bi ibilgailu hibrido berri erosi ditu
Arrasateko Udalak, udalerriko energia-eraginkortasuna hobetzeko eta kutsadura murrizteko asmoz, bi patruila-ibilgailu hibrido berri erosi ditu Udaltzaingoarentzat. Mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin, 10 urtetik gorako bi diesel ibilgailu ordeztuko dira, Hyundai i-Data 7 ibilgailu hibridoekin.
Inbertsioa 49.894,35 € eurotakoa izan da, BEZ barne, eta Oarso Car S.L. enpresak hornitu ditu ibilgailuak, eskaintza onena egin ostean.
Kutsadura murriztu, herriko errepideetako trafikoa arindu eta arrasatearrean segurtasuna hobetzeko bidean, gehieneko abiadura 30K/h-ra jaitsiz, TAO zerbitzua ezarriz eta oinezkoari leku gehiago emanez, auto hibridoa gutxiago kutsatzen duen garraio profesionalaren alternatiba egokia da.
Albiste erlazionatuak
Udaltzaingoa
- Arrasateko Udaltzaingoak 81 kokaina-dosi, 27 haxix-pastila eta 895 euro eskudirutan konfiskatu ditu 2023/02/03
- Arrasateko Udaltzaingoak 1.615 esku hartze egin ditu 2022ko lehen lauhilekoan 2022/05/31
- Arrasateko Udaltzaingoak 4.295 esku hartze egin zituen 2021ean, horietatik 1.037 azken hiruhilekoan 2022/02/09