Udaltzaingoak koltxoien salmentan izandako iruzurraz ohartarazi du

2025/09/22
Card image cap
Udaltzaingoak gogorarazi nahi du iruzur horren biktima izan den eta oraindik salaketa jarri ez duen edozein herritarrek eskubidea eta aukera dutela Arrasateko Udaltzaingoan salaketa jartzeko.

Arrasateko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, irailaren 15eko astean zenbait salaketa jaso dira “Distribuidora GEME” izeneko enpresaren jarduerari buruz. Enpresa honek koltxoiak saltzen zituen etxez etxe, prezio oso altuetan, dokumentaziorik eman gabe eta ordainketa eskudirutan egitera behartuz. Salatutako kasu guztietan erosketaren kostua 1.000 eurotik gorakoa izan da.

Ikerketa-lanen ondorioz, 2025eko irailaren 19an (ostirala), Arrasateko Udaltzaingoak enpresa horrekin lotutako hiru pertsona identifikatu zituen eta dagokion atestatua zabaldu du.

Udaltzaingoak gogorarazi nahi du iruzur horren biktima izan den eta oraindik salaketa jarri ez duen edozein herritarrek eskubidea eta aukera dutela Arrasateko Udaltzaingoan salaketa jartzeko. Biktima guztien testigantzak bildu eta atestatu bakarrean jasoko dira, epaitegira bideratzeko.

Informazioa eta salaketak aurkezteko:

  • Arrasateko Udaltzaingoa
  • Helbidea: Nafarroa Hiribidea, 23, 20500 Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 25 20 10

Herritarren lankidetza funtsezkoa da iruzur hau erabat argitzeko eta biktimen eskubideak babesteko.