Udaltzaingoaren “Ofizial-ondokoa” plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez, E.K.A.ko beste udaltzaingoetara irekita, barne promozioz hornitzeko hautaketa prozesua.

2016/01/26
Udaltzaingoaren ikuskapen-eskalako ofizial-ondoko kategoriako “Lehen udaltzain koordinatzaile” lanpostua honituko da. Izenak urtarrilaren 26tik otsailaren 15 arte eman daitezke

Arrasateko udaltzaingoaren ikuskapen eskalako ofizial-ondoko kategorian sartzeko hautaketa prozesua egingo da, hutsik dagoen “lehen udaltzainen koordinatzaile” lanpostua hornitzeko.

Hautaketa egingo da Arrasateko Udaleko lehen-udaltzainei eta udaltzainei, nahiz Euskadiko  beste udalerri batzuetakoei, mugatutako oposizio-lehiaketa bidez.

Bete beharreko lanpostua ‘lehen udaltzainen koordinatzaile’arena da.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.

Izena emateko epea izango da urtarrilaren 26tik otsailaren 15 arte (biak barne).