Gaur, irailak 27, ur hornidura etengo da Arrasaten, 16:00etatik aurrera, sare orokorreko matxura bat konpontzeko

2022/09/27
Card image cap
Ahalik eta agudoen egiten saiatuko dira, baina ez dago zehazterik zenbat denbora behar izango den matxura konpontzeko, eta, beraz, zenbat iraungo duen ur etenak.

Atzo, irailak 26, matxura bat gertatu zen Arrasateko ur hornidurako sare orokorrean, Nafarroa etorbidean dagoen sareko puntu batean (Arrasateko sarrerako gunea, eskualdeko ospitaletik).

Matxura konpontzeko, ur hornidura eten beharko da, eta horrek Arrasate osoari eragingo dio.

Aurreikusten da gaur, irailak 27, 16:00etatik aurrera etetea.

Ahalik eta agudoen egiten saiatuko dira, baina ez dago zehazterik zenbat denbora behar izango den matxura konpontzeko, eta, beraz, zenbat iraungo duen ur etenak.

Barkatu eragozpenak.