Urriaren 29an Arrasaten Go!azen 9.0 seriearen aurrestreinaldirako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira egubakoitz honetatik aurrera

2022/10/13
Card image cap
Telesaileko aktoreak ere ekitaldian izango dira.

Urriaren 29an Arrasateko Amaia antzokiak Go!azen 9.0 telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko du, 17:30etik aurrera, eta denboraldi berriaren lehen atala pantaila erraldoian proiektatuko da. Telesaileko aktoreak ere ekitaldian izango dira.

Sarrerak doakoak izango dira eta egubakoitz honetatik, urriaren 14tik aurrera, erosi ahal izango dira Amaia antzokiko sarrera erosteko web orriaren bidez goizeko 10:00etatik aurrera, eta helbide elektroniko bakoitzeko 4 sarrera eskuratu ahal izango dira.

Pertsona heldu edo haur bakoitzak sarrera izan beharko du ekitaldira sartzeko.

Go!azen 9.0: gazte euskaldun talde bat udaleku hertsi batean bizi da. Basakabi neska-mutil horiek harremanetan jartzen diren lekua da. Bertan, Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta horietako batek sekretu bat gordeko du. Ikasle berriak zer-nola ibiliko dira "beteranoekin"? Maitasun istorioak, gezurrak, abenturak eta musika ez dira faltako!