Urriaren 7an, ‘Carceles Bolleras’ dokumentala Kulturaten Cecilia Montagut eta Katia Reimberg egileen presentziarekin

2021/09/29
Ikuspegi feminista batetik, lan honen bitartez, emakume presoen errealitatera hurbiltzeko aukera izango da eta aurkezpena eta solasaldiaren bitartez hausnarketarako tartea zabalduko da.

Urriaren 7an Cecilia Montagut eta Katia Reimberg izango dira Kulturaten “Carceles bolleras” dokumentala aurkezten,  Emakume Txokotik antolatu den emanaldiaren baitan.

Dokumentala hainbat nazioarteko jaialdietan egon da eta harrera oso ona izan du, 2018an estrainatu zenetik.

Cecilia Montagut zuzendariak, bere lehen film laburretatik, hetero- normatibitatearen eta arauz kanpoko sexualitateen arteko muga lausoa aztertu du. Bere film dokumentaletan bide horretatik jarraitzen du, hetero- patriarkatuaren hainbat alderdi erakutsiz eta emakumeen disidentzia-estrategiak bilatuz.

Ikuspegi feminista batetik, lan honen bitartez, emakume presoen errealitatera hurbiltzeko aukera izango da eta aurkezpena eta solasaldiaren bitartez hausnarketarako tartea zabalduko da.

SINOPSIA:

Andreak bidaia bat egin zuen drogarekin Argentinatik. Bartzelonako aireportutik kartzelara eraman zuten zuzenean. Katia bi urtez egon zen Martuteneko espetxean. Marta Dillon kazetari eta feministak hainbat urtez bisitatu zituen Buenos Airesko Ezeizako espetxean zeuden presoak, eta bere esperientzia "Corazones Cautivos" liburuan islatu zuen.

Kontakizun horiek, beste preso ohi eta ikertzaile batzuenekin batera, "Cárceles Bolleras" dokumentalaren parte dira. Dokumentalak emakumeen errealitatea erakusten du burdin sareen artean, eta genero-desberdintasunak espetxean bizi duten bizitza nola zeharkatzen duen erakusten du. Egoera horretan, desio lesbikoa espetxe-erakundearen aurkako erresistentzia bihurtzen da. Elkarrizketa hauen bidez, eskura ez dugun espetxe-unibertsoa berreraikitzen da.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Cecilia Montagut
  • Urtea: 2017-2018
  • Gidoia: Cecilia Montagut, Raquel Osborne
  • Ikerlariak: Estibaliz de Miguel, Raquel Osobrne
  • Elkarrizketatuak eta testigantzak: Andrea Noemí Vera, Dolores Juliano, Concha Yagüe, Mar Sánchez, Katia Reimberg, Marta Dillon, Estibaliz de Miguel, Ana María Bruña, Inés Herrero Riesgo, María Ruíz Torrado, Raquel Osborne, Pedro Montagut, Roser Rius Camps, David Urra, Silvia Reyes, María Jesús Lastra y Lucas Platero.
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Iraupena: 66m.