Urriaren 9an Obenerreka Parkour parkean eskainiko den doako parkour ikastaroan aldaketak

2022/10/06
Card image cap
3 ikastaro antolatu ziren, adinaren arabera bereizita. 8 eta 11 urte bitarteko parte-hartzaileen interesa ikusita, 16 urtetik gorakoentzako hirugarren txanda 8 urtetik 11 urtera bitartekoa izatera pasako da.

Arrasateko Udalak parkour ikastaroa eskainiko du igande honetan, urriak 9. Ikastaroa Obenerrekako Parkour parke berrian emango da.

3 ikastaro antolatu ziren, adinaren arabera bereizita. 8 eta 11 urte bitarteko parte-hartzaileen interesa ikusita, 16 urtetik gorako hirugarren txanda 8 urtetik 11 urtera bitartekoa izatera pasako da.  Plangintza berria honako hau izango da:

  • 10:00etatik 11:15era, 8 eta 11 urte bitartekoak.
  • 11:15etik 12:30era: 12 eta 15 urte bitarteko pertsonak.
  • 12:30etik 13:45era, 8-11 urtekoak


Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira. Izena ematea nahitaezkoa da eta bide hauek erabil daitezke: https://izenemateak.arrasate.eus/, BAZen eta Musakola kiroldegian.

Ikastaroa Lotzen ADD Parkour Elkartearen zuzendaritzapean egingo da eta Parkour Bilbao (Bizkaia), Arabatarren Parkour Elkartea (Araba) eta Indarrez Parkour eta ADD eskolak (Bizkaia) parte hartuko dute.

Arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara, kirolarien kontzentrazioa egingo da. Ikastaroan parte hartzen duten pertsonak eta parte hartu ezin dutenak hurbildu ahal izango dira hona. Kontzentrazioa irekia izango da.