urriko baserritarren azokako produktu sortaren zozketa

2012/10/29
Card image cap
Urriaren 20ko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Begoña Eguren Arrasatearrari egokitu zaio.

Aurreko zapatuan, urriak 20, eguraldia halamoduzkoa izan arren,  baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  17saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak, oñatiko eztia, sagardoa, ahate haragia eta deribatuak, berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, , baserriko oilaskoak,…. 

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua BEGOÑA EGURENena  izan zen eta produktu sorta,  Meatzerreka  Auzoko Mietza  Baserriko BASILI EZENARROk prestatu du oraingoan.   Ostiral goizean, urriak 26,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Begoñak eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik