Urriko egitaraua prest Ludoteketan eta Gaztetxokoetan
2026/10/05Ikasturtea martxan dago ludoteketan eta gaztetxokoetan, eta bietan urriko egitaraua zehaztu da haur eta nerabeekin batera.
Bi data esanguratsu ditu urriak, iragan berri den Maritxu Kajoi eta bukaeran Gaba Baltza, eta biak ospatuko ditugu herriko haur eta nerabeekin.
Santamañako ludotekaren urteurrena ere ospatuko da eta Gaztetxokoei dagokionez, San Andreseko ongi etorri jaia.

Izena emateak
Ekintzetan izena eman beharko da eta Belaunaldiartekotasun saileruj urriko egitarauan parte hartzera animatu dute.
https://izenemateak.arrasate.eus/eu/arrasateko-gaztetxokoak-eta-gaztelekua/