Urtarrilaren 25era arte epea zabalik Arrasateko Udalaren ostalarientzako zuzeneko dirulaguntzak eskatzeko

2021/01/15
Card image cap
Zuzeneko laguntzak 1.000 eta 1.400 euro artekoak izango dira, itxita egondako hilabete bakoitzeko. Eskaerak egin daitezke BAZen edo tramitazio elektronikoz Herritarren Atarian

Arrasateko Udalaren ostalarientzako zuzeneko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da urtarrilaren 15etik 25era bitartean. Langile kopuruaren araberako zuzeneko dirulaguntza hauek helburu dute Arrasateko ostalaritza zerbitzua diruz laguntzea, jarduerari eusteko eta establezimenduak ez ixteko:

  • 1.000 euroko zuzeneko dirulaguntza, itxita egondako hilabete bakoitzeko, 0-3 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei.
  • 1.200 euroko zuzeneko dirulaguntza, itxita egondako hilabete bakoitzeko, 4-6 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei.
  • 1.400 euroko zuzeneko dirulaguntza, itxita egondako hilabete bakoitzeko, 7 langile edo gehiago dituzten ostalaritza saltokiei.

Aplikazio epea izango da 2020ko azaroaren 6tik 2021eko urtarrilaren 5era; beraz, hilabete biri dagozkion dirulaguntzak izango dira. Dirulaguntzaren zenbatekoa ordainduko da ordainketa bakar batean. Udalak urtarrilaren 25etik aurrera egingo ditu ebazpenak.

Eskaerak egin daitezke BAZen edo tramitazio elektronikoz Herritarren Atarian.