Urtarrilak 27, asteartea, plan orokorrari alegazioak aurkezteko azken eguna
2015/01/26
Bihar, urtarrilaren 27an, hiri antolamenduaren plan orokorraren jendaurreko epea amaitzen da. Hortaz bihar arte, alegazioak aurkezteko aukera egongo da.
Joan den ostegunean Kulturaten plan orokorrari buruzko erakusketaren azken eguna izan zen. Hala ere plan orokorrari egin beharreko alegazioak bihar arte aurkeztu ahal izango dira, horretarako epea bihar, urtarrilaren 27an, amaitzen baita.
Alegazioak BAZ-en aurkeztu ahal izango dira. Biztanleen arreta zerbitzua zabalik egoten da goiz eta arratsaldez.
Udalak, aurkezturiko alegazio guztiak aztertuko ditu, eta alegazioa egin dutenek erantzuna jasoko dute etxean.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04