Urteko azken baserritarren azoka

2015/11/30
Card image cap
Azaroaren 21eko azokako bezeroen artean zozketatu zen otarra Asun Zenitagoiarentzat izan da

Euripean egin zen azaroaren 21eko baserritarren azoka, urteko azkena.  Eguraldiak etxetik irtetzeko gogoa kentzen bazuen ere, aterkina hartuta, batzuk ausartu ziren  Seber Altube plazaraino hurbiltzen baserritarren saltokietako eskaintzak bertatik bertara ikustera.  Erosleen artean, hilero moduan, otar bat zozketatu zen, oraingoan Jakionek prestaturikoa.  Saria Asun Zenitagoia arrasatearrentzat izan zen. 

On egin, eta eskerrik asko gure baserrietako produktuak aukeratzeagatik.