Uztaileko baserritarren azokako otarra

2015/07/24
Hilero lez, uztaileko 3. zapatuko baserritarren azokan otar bat zozketatu zen, baserriko produktuz beteta.

Oihan Zubizarreta arrasatearrari egokitu zaio hile honetako otarra, joan den zapatuko azokako erosleen artean zozketatu zena.  Maria Aranak, Ikutixo baserrikoak, prestatu du otarra, ortuko produktu bariatate askorekin osatuta.

Abuztuan ez da azokarik egingo, beraz, hurrengoa irailean 19 izango da.

 

On egin Oihan, eta eskerrik asko baserriko produktuak aukeratzeagatik.

Maria Aranak prestatutako otar ederra