uztaileko baserritarren otarra

2016/07/22
Card image cap
joan den zapatuko baserritarren azokako otarra Feli Aranari egokitu zitzaion.

Gaur goizean zehar BAZeko eskaparatean ikusgai egon da aurreko zapatuko baserritarren azokan zozketatutako baserriko produktu sortaren otarra.  Oraingo hau Bidasoro baserriko Kontxi Berezibarrek  prestatu du,  denboraldiko produktuekin osatutako otar ederra:  barazkiak, baserriko ogia, txorixuak, gazta...  Feli Aranaren boletoa suertatu zen saritua zapatuko zozketan, eta gaur eguedian jaso du bere saria. Felik esan digu ohitura daukala baserritarren saltokietan erosteko, bai Azoka Plazan, bai Seber Altubeko hileko azoketan, ulertzen baitu primerako aukera dela horrelako kalitate bereziko produktuak zuzenean erosi ahal izatea mimo guztiarekin landu dituen ekoizleari.

On egin, Feli, eta zorionak baserriko produktuak aukeratzeagatik.