"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentalaren aurkezpena
2018an ehun urte bete ziren Vasco-Navarro trena Arrasatera heldu zela. Gure historiaren pasarte hori gogoratzeko, Arrasateko Udal Bibliotekak dokumental bat egin du.
Vasco-Navarro trenak lotu zituen Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat eman zion: Transarlabaniano, Trenico, Cangrejero...
Obrak 1887an hasi eta 40 urtez luzatu ziren, arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkenengo joan-etorriak 1967an egin zituen.
Bibliotekak proposatzen du bidaia bat egitea tren horren historian zehar, eta horretarako gaur, apirilak 3, 19:00etan dokumentalaren emanaldia izango da, Olatz Bartolome liburuzain eta Javier Suso dokumentalistaren aurkezpenarekin.
Bihar, apirilak 4, ordu berean bigarren emanaldia egingo da Kulturaten. Goiena Telebistak ere dokumentala emango du apirilaren 9an. Bestalde, bibliotekan dokumentalaren DVDa dago maileguan eramateko moduan, eta web orrian ere ikusi ahal izango da online.
Albiste erlazionatuak
Biblioteka
- Arrasateko Udal Bibliotekak 12.000 bazkide baino gehiagorekin itxi zuen 2021a 2022/04/19
- ‘Biblioteka etxera’ zerbitzu berria 80 urtetik gorako pertsonentzat 2021/06/08
- Bihartik aurrera ikasi eta irakurri ahal izango da Arrasateko udal bibliotekan, eta ordenagailuen zerbitzua ere eskainiko da 2020/06/17
- Astelehenean ekingo dio berriro bere jarduerari Arrasateko Udal Bibliotekak 2020/05/29
Kultura
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- 231 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko 2022/06/20