VI. Kulturate Akustikoa
Kulturateko eszenatokitik estilo desberdinak jorratzen dituzten artistak pasa dira urte hauetan, eta eklektizismo horren adierazle dugu aurtengo egitaraua: bi asteburu hauetan zehar euskal popa, bossa, soul, folk, elektronika, rock, folk edo jazza entzuteko aukera edukiko dute Kulturatera hurbiltzen direnek.
Euskal Herriko artistak eta estatuko hainbat lekutatik etorritako musikariak. Ibilbide luzeko kantariak eta etorkizun oparoa eduki dezaketen musikari gazteak, hori guzti hori ikusteko eta entzuteko aukera edukiko dugu hurrengo bi asteburuetan. Etorri eta disfrutatu gurekin kalitatezko musikaz…sarrera guztiak doakoak dira!!!
VI. Kulturate akustikoko egitaraua
Txuma Murugarren (irailaren 5ean, ostirala, 20:00etan)
Thais Morell (irailaren 06an, larunbata, 20:00etan)
Dotore (irailaren 7an, igandea, 20:00etan)
The Fakeband (irailaren 12an, ostirala, 20:00etan)
Joana Serrat (irailaren 13an, larunbata, 20:00etan)
Arcana Has Soul (irailaren 14an, igandea, 20:00etan)
Egitarau osoa PDF formatoan hemen.
Hitzorduen informazio gehiago gure agendan.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22