Wifi sare publikoa handitzen jarraitzen du Udalak

2020/08/07
Card image cap
Martxan zeunden puntuei Makatzenakoa eta Iturripekoa gehitu zaizkie

2017an proiektu abiatu zuen Udalak herriko 3 puntuetan; 2019an sare hori sei puntutara zabaldu zen eta 2020aren zehar, Europar Batasuneko Wifi4EU ekimenaren barruan, puntu kopurua handitu egin da, atzo bertan Makatzenako parkean eta Iturripeko armailetan azken 2 puntuak jarriz.

Wifi4EU ekimenaren baldintzetako bat da abiadura 30 megatakoa izatea, beraz arrasatearrak kalitatezko eta dohako zerbitzua izango dute eskuragarri.

Proiektua garatzeko Udalak 15.000 €ko diru-laguntza jaso zuen Europatik. Bertan inbertsioak (antenen erosketa batez ere) eta instalazioa sartzen dira. Mantenu gastuak Udalak bere gain hartuko ditu, interneteko konexioa eta sistemaren mantenua eta kudeaketa alegia.

Atzo burututako instalazioekin, Arrasatek 14 konexio puntu izango ditu:

  • Iturripeko armailak
  • Arimazubi Plaza
  • Monterron Parkea
  • Monterron Txosnagunea
  • Herriko Plaza Nagusia
  • Sebero Altube Plaza
  • Garibai Etorbidea
  • Biteri Plaza
  • Euskara plaza
  • Makatzenako parkea
  • Kiroldegiko igerilekua
  • Kiroldegiko skate parkea
  • Kiroldegiko sarrera
  • Mojategiko gradak