www.arrasate.eus gara jadanik!

2014/12/04
Card image cap
Arrasateko Udalak ere eskuratu berri du .EUS domeinua: euskarari eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen dion domeinua

Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .EUS.

Bere helburua da euskara eta euskal kultura sustatzea, eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea.

.eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Geuk ere eskuratu dugu .eus domeinua, eta orain www.arrasate.eus en topatuko duzu Arrasateko Udalari buruzko informazio guztia, baita twitterren ere: @ArrasatekoUdala