XI. Udaberriko Musikaldia
Aurtengo Udaberrian ere azken urteetan bere bihurtu dituen ezaugarriekin dator Arrasateko Musikaldia: Udalak musika klasikoaren inguruko eskaintza egituratzeko asmoz sortu zuen jaialdia, Arrasateko musikarien erakusleiho da orain. Musikaldiak lekua ematen euskal musika zein konpositoreei die eta anitza da garai eta estilo aldetik.
Hamar urtetan Erdi Aroko musika, barrokoa, erromantikoa, gaur egungoa, euskal musika, bakarlariak, laukoteak, abesbatzak, orketrak… izan dira Kulturaten, parrokian eta San Frantzisko elizan.
Hamaikagarrena ere natoa dator, bete-betea: Perkusio taldeak, abesbatzak, orkestrak edo soka laukoteak, euskal barrokoko hainbat “altxor” ezkutuak, gaur egungo euskal konpositoreen piezak… horiek guztiak entzuteko aukera izango dugu 2015eko XI. Udaberriko Musikaldian. Gozamena musikazaleentzako, inondik ere.
Egitaraua
- Apirilak 17, Kulturateko Areto nagusian: IKKO perkusio taldea (20:00)
- Apirilak 18, Parrokian: Txorbela eta Iruñeko Ahots Baxuen Abesbatza (20:00)
- Apirilak 19, Parrokian: Euskel Antiqua (20:00)
- Apirilak 24, San Frantzizko elizan: Arrasate Musikal + Goikobalu (20:00)
- Apirilak 25, Kulturateko Areto nagusian: Zura laukotea (20:00)
Kontzertu eta talde bakoitzaren inguruko informazio zehatza nahi izanez gero klikatu hemen.
Albiste erlazionatuak
Musika
- Munduko akordeoi hiriburu bilakatuko da Arrasate abenduaren 8tik 10era 2017/12/01
- Arrasateko akordeoi ekitaldiek, inoizko partehartzerik handiena izango dute 2016/12/07
- Arrasate europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da 2016/05/04
- 2016ko arrasateko udaberriko musikaldiaren egitaraua aurkeztuta 2016/04/12
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22