XXVII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak

2017/03/27
Martxoaren 30etik aurrera hainbat ekimen burutuko dira

Ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz,  XXVII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak antolatu ditu Hezkuntza Sailak, Kultura sailarekin elkar lanean. Jarduera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta  DBHko ikasleei zuzenduta dago eta hainbat ekimen burutuko dira.

 

  • Martxoaren 30ean,  DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra taularatuko dituzte, LHko  5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian.
  • Apirilaren 4, 5 eta 6an LMHko 6. mailako  ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko.
  • Apitila eta maiatzean: Amaia Antzokian HHko, LMHko eta DBHko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 7 emanaldi eskainiz.
  • Maiatzaren 16an eta 18an: Jon Zubiaga aktorea eta Olatz Pagaldai aktoresa DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galderei erantzutera.

 

Aktibitate hauen helburuak dira:

 

  • Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
  • Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
  • Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
  • Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.
  • Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideez baliaturik.
  • Kultur trasmisioa eta aisia.
  • Baloreetan oinarriturikoa hezkuntza.

 

Eskoletako antzerki talde bakoitzak obra antzeztu baino lehen bi entsaio (bat goizez eta beste bat arratsaldez ) egiten ditu Amaia antzokian; horretarako, Udalaren Kultura Saileko azpiegitura eta kultur laguntzaileen laguntza izan dute.

Jarduera honetan 75 ikasle arituko dira antzezle moduan, 175 Amaia antzokira bisita didaktikoa egingo dute eta ia 3000 ikasle antzezlanak ikusiko dituzte.

Emanaldiei buruzko informazioa, triptiko honetan eskuragarri duzu.