Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

2021/11/16
Eskabideak aurkeztu behar azaroaren 16 tik azaroaren 30era biak barne
Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko

Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du lizentziak emateko bide  publikoan (arbolapeta aldean) kamioi-dendak jartzeko domeketan eta beste  hainbat egunetan, ogitartekoak eta patata frijituak egin eta saltzeko.

Oinarriak eta eskaerak Herritarren Atarian daude eskuragarri.