Zabalik da epea Arrasateko udalaren lan eskaintza publikoko lanpostuetan izena emateko

2011/05/16
Card image cap
Ekainaren 3a izango da izena emateko azken eguna

Maiatzaren 14an argitaratu zen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ondorioz, interesatuek 20 eguneko epea izango dute Arrasateko udalaren lan eskaintza publikoko lanpostuetan izena emateko, ekainaren 3ra arte, hain zuzen ere.

Arrasateko Udalak aurten 13 lanpostu finko – funtzionarioak guztiak – eskainiko ditu. Horietatik 9 txanda librean eskainiko dira,  3 barne promozioan eta 1 pertsona ezgaituei zuzenduta egongo da.

Plantilla egonkortzea

Eskainitako 13 lanpostu finko horien bidez, Udalaren helburua da plantilla egonkortzea. Hau da, lanpostu gehienak une honetan behin-behineko izaera duten bitarteko langilez hornituta daude; eta, hemendik aurrera, behin-betiko izaera duten funtzionarioez beteko dira. Beraz, funtsean Udal plantilla ez da haziko.

Eskaintza

  • Deialdi librez hornituko direnak: 2 administrari, 2 gizarte langile, 4 udaltzain, Ehorzlea
  • Pertsona ezgaituei erreserbatutakoa: administrari laguntzailea


Argibide gehiago