Zabalik dago Mugikortasun Integraleko Planari alegazioak aurkezteko epea
Arrasateko Mugikortasun Integraleko Planak dagoeneko haserako dokumentazioa fasean aurkitzen da. Horiek horrela, atzo GAOn argitaratu ostean, dokumentua publiko egin da eta eskuragarri dago interesdunek beren alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.
Horretarako, atzotik hasita, 20 egun izango dituzte haien proposamenak udaletxean aurkeztu eta erregistratzeko. Behin alegazio epe hori amaitzean, Mugikortasun Mahaia deituko du Udalak apirilean, jasotako proposamen eta ekarpen guztiak azaltzeko.
Ildo horretatik, herritarrak prozesuan inplikatzeko asmoz, bilera horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Udalak. Ekimen horren bitartez helburu du haien proposamenak gertutik ezagutzea Mugikortasun Planak arrasatearren egungo beharrei erantzun diezaion.
Mugikortasun planaren inguruko informazio gehiago udalaren gardentasun atarian dago eskuragarri.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04