Zalduspe-Osinaga oinezko pasabidea Irailean irekiko da

2015/07/21
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2014ko azaroaren 10ean, “CONSTRUCCIONES MORGA S.L.” enpresari adjudikatzea lanak, 119.410,71 €tan eta bi hilabeteko epean egiteko

Lanen proiektua idazteko lanak eta obra zuzendaritza INJELAN enpresari eman zitzaion eta zuinketa akta sinatu zen 2015eko urtarrilaren 26an, obrari hasiera emanez.

Hortik aurrera Udalak 3 aldiz obra epea luzatzea onartu zuen: Maiatzak 8, Maiatzak 29 eta  azkenekoa Uztailaren 10 arte. Epeak luzatzeko arrazoi desberdinak egon dira: eguraldi eskasak obran sortutako eragozpenak, obran oraindik zenbait elementu egitearen falta eta batez ere, material horniketan eta pasabidearen sostenguak gauzatzeko sorturiko eragozpenak.

Azken lanak egiterako orduan arazoak sortu dira, eta zubiaren segurtasuna bermatzearren zenbait lan errepikatu behar izan dira. Obra amaitzeko geratzen diren lanen artean pintura, ur tuberien frogak, zoladura hormigonatzea, barandatuak ipini eta azken karga froga egitea lirateke.

Une honetan Udalaren helburu nagusia obra era egoki eta azkarrean amaitzea da, eta behin obra bukatuta aztertuko dira izandako arazoetan egon diren erantzukizun eta ondorioak.