Zer zuzeneko ikuskizun izango dira Amaia antzokian urritik abendura?

2014/10/07
Card image cap
Arrasateko elkarteen presentzia indartsua, kalitatea, aniztasuna eta euskal zinemaren aldeko apustua dira udazkeneko eskaintza kulturalaren ezaugarriak.

Gaur aurkeztu dugu Amaia Antzokian urriaren 10etik abenduaren 31ra bitarterako programatuta dauden zuzeneko ikuskizunen programazioa. Kepa Urteaga, kulturako zinegotziak, Jon Garai, kulturako arloburuak eta Karmelo Alberdi kultura teknikariek egin dituzten aurkezpen lanak, Kulturaten, prentsaurrean.

AZAROAN 25 URTE

Kepa Urteagak aipatu  du  azaroan 25 urte beteko direla Udala Amaia Antzokiaren jabea denetik: “urte hauetan guztietan ikuskizun ugari, kontzertu mordoa eta zine proiekzio asko eman ditugu eta erreferentzia bilakatu da, zalantza barik, arrasatearren artean. Eta Debagoiendarren artean ere baietz esango nuke”. Herriko antzokirik gabe, gure artean dauden elkarteen ekoizpenak gauzatzea “pentsa ezina” litzatekeela eta gure antzokia “arte eszeniko eta musikaren jarduerak aurkeztu eta bultzatzeko ekipamendu ezin hobea” dela azpimarratu du kultura zinegotziak.

UDAZKENEKO ESKAINTZAREN HIRU ARDATZAK

Jon Garaik eta Karmelo Alberdik eman dute programazioaren berri zehatza, eta Kepak aipatutako hiru ardatzak zeintzuk diren azaldu. Zeintzuk dira udazkenean Amaia Antzokian zuzenean ikusi eta entzun ahalko denaren gakoak?

Arrasateko elkarteen presentzia indartsua da lehen gakoa. Eta presentzia honen baitan bereziki nabarmena da musikaren zaletasuna. Hauek dira, kronologikoki, Arrasateko kultura elkarteek bultzatutako ekoizpenak:

  • Urriaren 30ean: Ozenki elkarteak bultzatuta: Don Giovanni” opera. Opera 2000 konpainiaren eskutik. 
  • Azaroaren 15ean: Goikobalu Abesbatzak (25. Urteurreneko ekintzen barruan) Carmina Burana obra eskainiko du. 
  • Azaroak 22, 23, 28 eta 29an: Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak “La Rosa del Azafran” zarzuela taularatuko du 
  • Abenduak 12 eta 13an:  Doke Antzerki taldeak “Galderak” antzezlana emango du.
  • Abenduren 31ean Arrasate Musikaleko bandak  kontzertua eskaniko du.


Kalitatea eta aniztasuna:  Amaia antzokiko eskaintza osatzerakoan gure erronka da kalitatezko ikuskizunen aldeko aukera egitea, anitza eta adin tarte ezberdinei eskainitakoa.

Horrela, antzerkiari dagokionez, azpimarratzekoak dira Titzina antzerki taldearen “Distancia 7 Minutos” (urriaren 12an) eta Vaiven konpainiaren “Happy End” (azaroaren 2an, euskarazko bertsioan) antzezlanak. Haurrei zuzenduta, berriz, beste bi lan bikain izango ditugu Amaian: Deabru beltzak taldearen “Opera abeslaria” eta Glu-glu producciones-en “Hiru txerritxoak”.

Musikaren atalean, berriz, Gaztemaniak egitarauaren baitan, San Roberts-en kontzertua izango da, urriaren 10ean. Euskal musikari dagokionez  KX proiektuaren kontzertua (Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo) abenduren 14an. Gabon giroan murgilduta, ohiko Gospel kontzertua ere izango dugu abenduaren 23an , Marlena Small & The Hallelujah Gospel chorale taldearen eskutik

Euskal zinemaren aldeko gure apustu garbia:  Horren erakusle da “Lasa eta Zabala” filmaren estreinaldia izango dugula Amaian, eta  “Loreak” filma ere ekarriko dugula geurera. Gainera, azpimarratu gura dugu Manu Gomez arrasatearraren Das Kind film laburraren emanaldia ere eskainiko dugula.