Ziklomotorren 'ITV' Arrasaten

2009/05/12
Card image cap
Maiatzaren 15ean ziklomotorrei (45 zentimetro kubikotik beherakoei) ITV pasatzera etorriko dira Arrasatera.

Biteri Plazan egingo da ITVa eta horretarako ezinbestekoa izango da izena ematea Udaltzaingoan.

Izena emateko epea maiatzaren 12tik aurrera zabalduko da, eta 943252010 telefonora deituta ere apunta daiteke.