Ziklon eta Zhunba day jaia Musakolako kiroldegian otsailaren 7an

2015/01/29
Card image cap
Spining eta Zhunba ikasleentzako jaia doan. Izena emateko aukera dago otsailaren 4ra arte.

Otsailaren 7an goizeko 09:45tan hasiko da Ziklon jaia eta 10:30etan Zhunba jaia eta bertara hainbat kiroldegitako zhunba eta spining ikasleek hartuko dute parte. Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Musakolako kiroldegian edo 943 77 16 77an, otsailaren 4a baino lehen. Gogoratu, bestalde, 5 euroko fidantza ordaindu behar dela izena ematean, bestela plaza galduko da eta.

Ziklon day jaian bi txanda zabalduko dira, 09:45tan eta 11:15etan. Hala ere, biak beteko balira, hirugarren bat zabalduko da 12:15etan eta antolatzaileek abisua pasatuko dute. Ordu eta erdiko master class-ak egingo dituzte, irakasle bikote desberdinekin.

Zhunba day jaian txanda bakarra egongo da, 10.30etan baina guztientzako tokia egongo da. Ordu eta laurdeneko master class-a egingo irakasle bikote batekin.

Ziklon eta Zhunba jaiak azaroaren 8an hasi ziren Oñatiko kiroldegian eta hainbat herritatik igaro ondoren otsailaren 7an egingo da Arrasaten. Martxoaren 28an bukatuko dira egingo diren maratoiekin.