Zinea Amaia Antzokira itzuliko da Euskal Zinearen hitzordu garrantzitsuenekin, behin proiektorearen matxura konponduta

2025/09/26
Card image cap
- 6.000€ko gastua suposatu du Udalarentzat proiektorearen matxura konpontzea - Euskal Zinema nagusi izango da datozen asteetan: “Jone, batzuetan”, “Karmele”, “Maspalomas” edo “Enarak” pelikulen emanaldiekin. - Udazkeneko arte eszenikoen egitaraua ere aurkeztu dute.

Bihar itzuliko da zinea Amaia Antzokira, matxuratutako proiektorea konpondu ostean. Konponketa lanek astebete iraun dute eta 6.000 euroko kostua izan dute. Zine emanaldiak zapatu honetan berreskuratuko dira “Jone, batzuetan” film euskaldunarekin. Sarrerak salgai daude https://amaiaarrasate.janto.es/ atarian.

 

Euskal zinea protagonista datozen emanaldietan

 

Zinemaldian ikusi ahal izan den bezala, euskal zinema indartsu sartu da udazkenean, eta estrenaldi horietariko batzuk Arrasaten ere izango ditugu. Arrasaten izango diren euskal pelikulen artean daude Sara Fantova Barrena bilbotarraren “Jone, batzuetan”, Asier Altuna Iza bergararraren “Karmele”, Aitor Arregi oñatiarraren “Maspalomas” edo Beñat Iturriozen “Enarak” pelikula. Estreinatu berri den Carla Simonen “Romería” pelikula ere gurean izango da. Hemen egitaraua:

 

  • JONE, BATZUETAN
    • Noiz: irailaren 27, 28 eta 29
    • Generoa: Drama
    • Zuzendaria: Sara Fantova Barrena
    • Iraupena: 80 minutu
    • Kalifikazioa: +12

 

  • ENARAK
    • Noiz: urriaren 28 asteartea - Beñat Iturrioz zuzendariaren solasaldiarekin
    • Generoa: Dokumentala
    • Zuzendaria: Beñat Iturrioz
    • Iraupena: 72 min
    • Kalifikazioa: +7

 

  • ROMERIA
    • Noiz: urriak 4 eta 6
    • Generoa: Drama
    • Zuzendaria: Carla Simón
    • Iraupena: 111 min
    • Kalifikazioa: +16

 

  • KARMELE
    • Noiz:
      • urriak 11 eta 12 (euskarazko bertsio originala, gaztelerazko azpitituluekin).
      • urriak 13 - Euskarazko bertsio originala, Asier Altuna zuzendariaren solasaldiarekin.
    • Generoa: Drama
    • Zuzendaria: Asier Altuna Iza
    • Iraupena: 114 min
    • Kalifikazioa: +12

 

  • MASPALOMAS
    • Noiz: urriak 18, 19 eta 20
    • Generoa: Drama
    • Zuzendaria: Aitor Arregi
    • Iraupena: 115 min
    • Kalifikazioa: +16

 

Askotariko arte eszenikoak udazkenean zehar

 

Udalak, halaber, arte eszenikoen egitaraua eman du ezagutzera, aurrerapen gisa. Jarraian datozen aste eta hilabeteetan Amaia Antzokian izango diren emanaldiak:

 

  • Urriak 5: “Ese No!” antzezlana

Lagunarteko afari batean, bikoteetako bat lehen umea izateko zorian dago. Aitak bere seme zaharrenaren izena asmatzeko proposatzen duen jokoak eztabaida bat sortzen du, eta, hortik aurrera, hainbat gatazka sortzen dira, bata bestearen atzetik, bakoitza sakonagoa, harrigarriagoa, dibertigarriagoa eta barregarriagoa izanik.

Nikaraguarekin elkartasuna eta AMS Mundu Solidarioa elkarteak antolatuta.

 

  • Urriak 26: “Sustrai” Zirkuss

irKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena. 

 

  • Azaroak 2: “La Traviata” opera

Ozenki elkarteak antolatuta

 

  • Azaroak 9: “El Ventrilocuo” antzezlana

Jaime, “El ventrílocuo” beti bakarrik iristen da, bakarrik aurkezten da, bakarrik jarduten du eta, noski, bakarrik hitz egiten du. Hala ere, bera eszenan dagoenean, izaki pila bat dugu lagun eta gauzek, hutsalenek ere, hitza hartzen dute: paper zati bat, benetako arkakuso zirku bat edo gospel kantatzen duen sai arrea.

 

  • Azaroak 28, 29 eta 30: Zarzuela

“25 urte zarzuela egiten” - Izaskun Murgia elkarte lirikoa

 

  • Abenduak 5, 6 eta 7: Akordeoi lehiaketa

 

  • Abenduak 14: “R&J” antzezlana

Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa, berriz, erortzear dagoen jokabide-eredua.

Emozioen arintasun garaietan maitasunaz, sare sozialez eta maitatzeko modu anitzez hitz egiteko abiapuntua da. Inoizko maitasun-istorio ezagunenaren berrikuspena da, gaur egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarri batetik. Maitasun paradigma berri baten bilaketa sutsua da.