Zuhaitz Eguna 2019

2019/01/10
Aurten, joan zen urtean bezala ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.

Orain arte hainbat zuhaitz egun ospatu dira Garagartzako lursailetan, Kurtzetxikin eta  Antoniña inguruan. Lursail horietan ez zegoen zuhaitzik eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira dagoeneko.

Aurten, joan zen urtean bezala  ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.

Arrasateko Udalak  20 Hektareako lursaila dauka Hidalgobaso  mendian, Musakola auzoan. Mendi horrek  aberastasun handia dauka biodibertsitearen ikuspegitik, eta hori hobeto ezagutzeko  udalak enkargatu zion ikerketa bat Naturtzaindia Elkarteari.  Ikerketa horretan proposatzen dira hainbat jarduera biodibertsitatea zaintzeko eta handitzeko.

-Lehenengo jarduera  amaitu zen 2017. urteko udazkenean. Txilardia babestuta dagoen habitat aberatsa da, eta Hidalgobason txilardia otadi baten azpian zegoenez, moztu zen otadia hektarea bateko azaleran,  babesteko azpian zegoen txilardegia.

-Bigarren jarduera 2018. Urteko neguan egin zen eta Zuhaitz Egunarekin lotu zen.   Harizti  eder bat ere badago Hidalgobason, baina Ikerketaren arabera baso homogeneoa da. Haritz guztiak adin berekoak dira, zuhaitz gazteak dira eta azpian ez dago basoperik. Helburua izango da natura imitatzea eta baso ahalik eta heterogeneoa lortzea. Negu horretan basolangile talde bat basoa naturalizatzen ibili zen, eta zuhaitz egunean landatu genituen basopeko landareak.

Landatu ziren 200 zuhaixka inguru: elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, basaerramua, gorostia, zuhandorra, erratza, hurritza….

Baita  ere jarri ziren  habiak  txorientzat.

-Hirugarren jarduera 2019. Urteko neguan ospatuko da eta izango da aurreko urtekoaren berdina. Basolangile talde bat jarraitu du basoa naturalizatzen, eta Zuhaitz Egunean, Foru Aldundiaren kolaborazioari esker, landatuko dira 250 zuhaixka inguru ( elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, gorostia, zuhandorra, erratza, hurritza, sagarmina...)  baita ere  jarriko dira 30 txori habi herritarren laguntzarekin.

 

Herritarrekin zuhaitz landaketa Hidalgobason

10:00 – 12:00

10:00etan elkartuko gara Musakolako goiko Institutoan, Hidalgobasora igotzeko.

Landaketa ondoren hamaiketakoa.

 

Bestetik, Baserriko produktuen azokan ere ospatuko da Zuhait Eguna, azoka berezia eginez:

 

Mintegia

Espezieak

Enkarguak

Areitio - Zaldibartik

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

608879352

Artadi – Igorretik

Basoko landare autoktonoak

 

680937875

Belar – Zaldibartik

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak

629484151

Etxebarria - Gatikatik

Fruta arbolak

 

646514154

Lurberry - Zarautztik

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

 

657719685

Udalatx - Arrasatetik

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

 

690610822

Zubialde

Beintza-Labaienetik

Bertako Sagarrondoak. Antzinako  barietateak, gure inguruari egokituak

646635524

 

Zuhaitz sorta bat zozkatuko da zuhaitz erosleen artean.