Zumezko egitura Biterin!!

2018/12/14
Card image cap
Ludoteken 30. urteurrena ospatzeko, zapatuan, abenduaren 15ean, goizeko 10:00etan Biteri plazako berdegunean izango da hitzordua.

Ikasturte honetan Ludotekaren 30. Urteurrena beteko da. Urteurren borobil hori ospatzeko, parte hartzea, elkarlana, sorkuntza eta natura batzen dituen ekintza berezi bat antolatu du Udaleko Gazteria Sailak, zume biziarekin lurrean sustraituko den jolasteko egitura bizi bat egitea. Aste honetan zehar, haurrekin elkarlanean, jolasteko egitura hori nolakoa izango den pentsatzen eta diseinatzen egon gara ludoteketan.

Eta orain, egitura egiteko momentua iritsi da. Hitzordua, zapatuan, abenduaren 15ean, goizeko 10:00etan Biteri plazan. Ekintza hau parte hartu nahi duen herritar orori irekita egongo da, haur, gazte zein heldu.

Lan hori Garaion Naturartea Elkartearen eskutik egingo da eta zumezko egitura Biteriko berdegunean kokatuko da, bertan haur askok jolasten baitute; igarobide izanik, arrasatear guztiok ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu.