ASPERTZEKO DENBORARIK GABE

2019/03/26
Card image cap
Animatu Erguineko Gazte Txokora etortzera!!!!!

Erguineko gaztetxokoan ilusioa, giro ona eta laguntasuna dira osagai nagusiak. Ekintzak, zerbitzuan bertan egiteaz gain, kanpo espazioz ere baliatzeko ohitura izaten dugu, orokorrean, eguraldiaren arabera mugitzen garen arren.

Eguraldi aldaketa dela eta, ekintzak zerbitzuan egitea baino gauza hoberik ez dagoenez, sukaldaritzan jo eta su ibili gara. Dagoeneko, plater gazi eta gozoak egiten aditu bihurtuak gara; tortila patata eta napolitanak ditugu gustukoen, nahiz eta, pizzak edo  krepak ere maiz egin izan ditugun.

Baina kirolari ere bere tartea eskaintzen diogunez, futbolean, parkourrean edo eta eskalatzen aritzen gara askotan. Horiek dira gure kirol gustukoenak! Akro-sport eta just dance ere oso gogoko ditugu eta hauei bere eskaintzen diegu.

Aurrera begira, proiektu ezberdinak ditugu esku artean. Irudipena eta ilusioa gure gain hartu eta bagoaz poliki-poliki aurrera! Animatu gurekin parte hartzera!

torti

tortipa

pizza

parkur

parkour