ASTEBURU LASAIA ERDIGUNEAN!

2018/12/14

 

Kaixoooo kaixoooo!!!

Pasau dan asteburua oso oso lasaixa izen da, zubixa izan dala ta oso jende gutxi gerturatu da gazte txokora ta baina oso familia giro atsegiña euki dou! EDERTO EGON GARA!

Danon artien mahai jolas desberdinekin jolasten ikasi dou eta Alivi epaiketa jolasa probatzeko be hartu dou tartia , epaiketa saio fiktizioa antzeztuz. ZELAKO ONDO IBILI GAREN !!!!

Gainera, domekan taluak itxeko aukeria be eukigauen, txistorra, hirugixar eta gaztakin! ARTISTAK DIE GURE GAZTIAK!!

Bestalde, hurrengo asteburuan (ABENDUAK 14, 15 ETA 16) gazte txokuen itxiera dala ta urte amaierako jaialdixa itxeko asmua dau urtia ondo bukatzeko eta berrixa hobeto hasteko! Hortaz ANIMAU ERDIGUNERA ASTEBURUAN, EKINTZA DESBERDIN MORDO BAT DAUKOU PENTZAUTA TA!