AZAROAK 25 GAINEAN DUGU!

2018/11/21
Card image cap
Azaroaren 25eko prestaketak eta pasa dan asteburuko kronika.

Pasatu berri den asteburuan Azaroak 25era begirako prestaketa lanekin hasi dira gazteak. Hori dela eta, ostiralean bilera bat egin genuen egingo ditugun ekintzak zeintzuk izango diren zehazteko. Ostiral honetan, hilak 23 berriz ere egingo dugu bileratxoa, ANIMATU PARTE HARTZERA!

 

Bestalde, asteburuan zehar pelikulak ikusteko, pinponean eta mahai jolasetan aritzeko eta musikaz gozatzeko aukera ere izan dugu erdigunean. Gainera, alanbre tailerrak ere bere lekua izan zuen igandean eta gazte batzuk belarritako, eraztun eta lepoko ederrak egin zituzten!