City Jump eta City librea ezagutzen!

2019/12/04
Gaztetxokoetako nerabeek antolatuta Gasteizko City Jump jolas parkea eta Errekaleor auzo librea ezagutzera joan gara

Iepaleee gaztiak!!

Zelan doie negu hotz eta heze hau? Gu gaztetxokoetan epel-epel (lodi, lodi punta motza) gabiz, eta mundua aldatzeko gogo handiz jarraitzen dogu!

Oingo honetan gazte batzuek proposatu eta antolatu zuten irteera bat kontatzera gatoz blogera! 

Musakolako gazte batzuek Gasteizko City Jump parkea eta Errekaleor auzo librea ezagutzeko nahia erakutsi zuten eta horretarako hezitzaile koordinazio bilera batera etorri eta euren proiektua azaldu zuten. Baiezkoa jaso ostean, kartela, guraso baimenak eta autobusa antolatzeko lanari ekin zioten. Horrela, azaroaren 9an 17 nerabe eta 2 artaburu (Oihane eta Gurutz) Euskadiko hiribururantz joan giñen Bustindui autobusean.

Goizean City Jump-en izerdiak bota ostean, bertan bazkaldu eta Errekaleorrera abiatu giñen. Auzokide batek egin zigun harrera, eta ondoren auzoa ezagutzeari ekin genion: okindegia, asanblada gunea, frontoia, zinema aretoa, muralak... Hotza egiten zuen arren bihotzak bero-bero genituela bueltatu giñen Busitindui autobusean.

Beste horrelako txango bat egitea proposatu nahi izanez gero, badakizue nun gauden!! Animatu!

Patxo erraldoi bat!

 

Irteerako kartela