Musa GT-LUDO STREET BOULDER!!

2019/04/03
Card image cap
Musakolako Street Boulderra

Ieeeeeup Arrasate!!

Oingo astian Santamaiñako Ludotekako bijhurrienak gurera etorri dira Street Boluder saio bat egitera!

Musakolako gazteen lehen boulder txapelketan erabilitako igoeretaz baliatuz oraingoan, auzoko txikiak bihurtu dira protagonista. Ludotekako txikien gogoak aprobetxatuz, gorputzak mugiitu eta eskaladako pauso bereziak egin ditugu. 

Eskalada hastapenak barneratu dituzte gure txikiek eta uste dugu eskaladako "arrar"-rekin joan direla etxera. Hau hasiera bakarrik ez da, denbora gutxi barru Arrasateko bazter guztietan ikusiko ditugu. 

Aupa txiki tximuak!!!