Vasco Navarro trena Arrasaten

2018an ehun urte Arrasatera iritsi zenetik eta 50 urte kendu zutenetik beteko dira

“Vasco Navarro “ izeneko trena 1918ko otsailaren 15ean iritsi zen Arrasatera eta 1919ko irailaren 3an Mekolaldera (Bergara). Historia iturri batzuk diote trena 1917ko abenduaren 22an iritsi zela. Trenak zerbitzua ematen jardun zuen 1967ko abenduaren 31 arte.

1918ko otsailaren 15ean “Vasco navarro trena” izenekoa Arrasatera iritsi zen. Aurreikusita zegoen  Lizarra-Gasteiz-Durango trenbidea egitea, baina azkenean  Lizarra-Gasteiz–Mekolalde izan zen.

VN 033

1882ko maiatzen 12an Espainako Gobernuak onartu zuen linea egiteko proiektua eta finantzatzeko  Ingalaterrara jo zuten eta han sortu zen “the Anglo Vasco Navarro Railway Company limited” elkartea  proiektuaren exekuzioa egiteko.

1887an  hasi ziren obrak eta 1889ko otsailaren 17an  Gasteiz-Gatzagain  trenbide zatia inaguratu zen.

Enpresak hondoa jo zuen eta obrek ez zuten aurrera jarraitu.

Linea finantzatzeko trena pasatzen zen herriei finantzazioa eskatu zieten. Arrasatek 160.000 pezeta aportatu zuen eta diru-kopurua ardoaren gaineko zergaren bidez lortu zuen.1887ko maiatzaren 15ean indarrean jarri zen eta litroaren prezioa 0´14 pezetatik 0´19 pezetara pasatu zen eta 20 graduko edari alkoholdunak 0´38tik 0´50era. Udalak obrak geldi zeudela ikusiz aplikazio hori bertan behera utzi zuen 1890ean.

1906an sortua zen U.Zerrajera eta lantegiak Arrasaten eta Bergaran zituenez, Union Cerrajerak interes handia zuen linea bukatu zedin eta 1912an erabaki zuen linearen finantzazioaren zati bat bere gain hartzea.

1914an Eduardo Dato diputatuak diputazioen finantzazioa lortutakoan, erabaki zuten trenbidea Gatzagainetik Mekolalderaino(Bergara) egitea.(1919-9-3an iritsi zen bertara).

Tren horretako hainbat lokomotora “ Gipuzkoa”, “Mondragon”, “Laurak bat” izenekin bataiatu zituzten.

VN 073

Geltokia (gaur egungo INEMeko egoitza) egiten ari ziren bitartean, geltokia Union Cerrajeraren ate nagusian egon zen. 

Trenak izen asko izan zituen eta Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan izen desberdina zeukan :“el anglo”, “el vasco”, “el trenico”, ”tren cangrejero”, “tren de los montañeros”, “el transarlabaniano”.

Aldaketa handia ekarri zuen trenak Arrasateko bizimoduarentzat; batetik, trenbidea egiteko obretan ibilitako hainbat langile bertan gelditu zirelako eta, bestetik, trenaren bidez, herrira kanpotik langile asko bertako lantegietara etorri zirelako. Trenez, gazteak hurbiltzen ziren inguruko herrietako jaietara, Gasteiza eta itsasertzera.

Lineak ustiakuntza ratio ona bazuen ere, Feve erakundeak erabaki zuen linea ixtea 1967-12-31n.

Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati eta Bergarako alkateek erabaki horren urkako jarrera hartu zuten eta trenbidearen errailak ez kentzeko eskatzeaz gain, tren zerbitzuan hobekuntzak egiteko eta berriro martxan jartzeko eskatu zioten Espainako Obra publikoetako Ministerioari.

Udalek, Caja Laboralek eta Compañia de los Ferrocarriles Vascongados S.A.k lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Ministerioarekin negoziaketan jarraitzeko eta azterketa ekonomikoa egin zuten trenbide errekuperatzeko aukerak zehazte aldera.

Gaia udalbatzarretara eraman zuten eta hainbat bilera izan zituzten Madrilgo Ministerioarekin, baina alferrik izan zen, eta linea desmuntatzeko agindua berretsi zuen Ministerioak 1968.urtean.

Trenaren hainbat argazki zahar jaso ditugu hemen.

Trenbidea (linea) hauxe zen:

KM.

    

GELTOKIA

1

 

LIZARRA

3

 

ZUBIELKI

7

 

ZUFIA

12

 

MURIETA

15

 

ANZIN

20

 

ACEDO

26

 

ZUÑIGA

29

 

KANPETZU

35

 

ANTOÑANA

39

 

ATAURI

42

 

MAEZTU

47

 

LAMINORIA

51

 

ULLIBARRI -JAUREGI

54

 

GAUNA

56

 

ERENTXUN

61

 

ANDOLLU (Estibalizko monasteriora joateko linea)

63

 

ABERASTURI

65

 

OTAZU

68

 

OLARIZU (Geltoki intermodala)

69´3

 

GASTEIZ IPARRA

71´3

 

GASTEIZ HIRIA

76´9

 

DURANA (GERALEKUA)

78´8

 

ERRETANA (GERALEKUA)

82´5

 

URBINA (GERALEKUA)

84´9

 

LEGUTIO (GERALEKUA)

87´5

 

LANDA (GERALEKUA)

89´6

 

LEINTZ GATZAGA (GATZAGAIN)

91´3

 

LEINTZ GATZAGA (GERALEKUA))

97

 

MARIN

103´3

 

MAZMELA

108´4

 

ESKORIATZA

111´8

 

ARETXABALETA

116´3

 

ARRASATE

120´2

 

ELORREGI (LOTURA OÑATIKO LINEAREKIN)

123´4

 

BERGARAKO LABEGARAIAK

125

 

BERGARA

128´8

 

BERGARA(MEKOLALDE)

 

 

 

 

 

OÑATIKO LINEA

0

 

ELORREGI

3

 

ZUBILLAGA-MAGDALENA (GERALEKUA)

5´1

 

SAN PEDRO (GERALEKUA)

6´6

 

OÑATI

 

Bidegorriak / Bide berdeak

 

Vasco navarro trena zerbitzutik 1968ko urtarrilaren 1ean kendu zuten eta Debagoienean Idarreta / La Bergaresa enpresak hasi zuen autobus zerbitzua  ematen.

VN 072

Denbora aurrera jo ahala trenbideak joan ziren desmontantzen  eta herriek handitu ahala, kasu batzuetan,   bide ibilbide horiek desagertarazi zituzten, beste batzutan errepide bihurtu edo   ibildideak babestu zituzten bide moduan utziz.

Leintz Bailarako herriak komunikatzeko ibilbide aproposa vasco navarro trenaren trenbidearen trazadoa izan da eta Eskoriatzatik Arrasateraino nahiko ondo mantendu zen baina Arrasaten, hiriak irentsi zituen hainbat zati nahiz eta zati batzuk gero bide gorri bezala berreskuratu diren-  

Leintz Bailarako herriak komunikatzeko ibilbide aproposa Vasco Navarro trenaren trenbidearen trazadoa izan da eta Eskoriatzatik Arrasateraino nahiko ondo mantendu zen baina herri hauek irentsi zituzten hainbat zati nahiz eta zati batzuk gero bide gorri bezala berreskuratu diren.

Eibar-Gasteiz (hasieran Maltzaga-Urbina) autopista proiektua  hasieratik sozial ikuspegitik oso eztabaidatua izan zen eta 1996.urtean Gesalibarren Maltzaga-Urbina autopistaren proiektuaren inguruan eztabaidatzeko eta proposamen partekatua lotzeko hainbat jendarte eragile ( Interbentzio Gune partehartzaileak-IGP) bildu ziren.

Eztabaida mota honen inguruan estatuan egin zen lehendabiziko esperientzia izan zen eta bertan eragile guztien artean proposamen bat adostu zen:

-Bidesaririk gabeko autobia bat egitea garai hartan zeuden azpiegiturak aprobetxatuz  Arlaban mendatea pasatzeko “Zarimutzeko saihesbidea” deritzana egitea eta herrietara zihoazen errepideak  konpontzea.

Proposamena ez loteslea zen eta  Gipuzkoako Diputazioari helarazi zitzaion baina  honek ez zuen onartu eta jarraitu zuen autopistaren proiektuarekin.

Geroago, testuinguru honetan, lehengo Vasco navarro trenaren trazadoa berreskuratzeko eta bidegorriak sortzeko herrietan sortu ziren hainbat taldeekin Diputazioa harremanetan izan zen.. Bilera haietatik adostu zen tren horren lehengo trazadoa ahalik eta gehien bidegorri/bide berde bezala berreskuratuko zela oinezkoek eta ziklistek erabiltzeko.

a)Eibar- Gasteiz autopista 2004ko uztailaren 30ean Arrasateraino iritsi zen Bergaratik, eta Bergarara lehendik Eibartik.

b)2009.urteko maiatzaren 22an Arrasatek Arabako  Armiñon herriarekin  lotzen zuen autopista zatia zabaldu zen.

Arrasatetik Oñatira zihoan trenbide zaharrak bere tunelekin,  Arrasateko udalerrian,  hainbat hamarkadetan ezkutatuta iraun du baina 2013an Diputazioak sustatutako obra baten bidez bide gorria egin zuen herritarrek erabiltzeko.

VN_BG

Bergarako Elorregi auzotik  Bergarako Osintxu (Mekolalde) auzorainoko trenbide zaharra hainbat zatitan ondo kontserbatu dute bide bezala, Bergarako erdialdeko zatian izan ezik, non azkeneko urteotan bide gorri bezala berreskuratu duten.

Bergarak bi geltoki zituen bi tren lineak bertan biltzen zirelako:  behekoa, vasco navarroarena,  erdialdean bertan eta goikoa, Donostiara zihoana,  mendiaren maldan Antzolaruntz, Zumarragaruntz zihoan. Trenbide horiek bide bihurtuta ondo kontserbatu dituzte, kasu batean Soraluzeraino eta bestean Antzuolaraino. Antzuolaren kasuan AHTren obren ondorioz trenbide zaharraren zati bat apurtu zen baina auzolanaren bidez antzuolarrek berreskuratzen dihardute..

Leintz bailarari  dagokionez, Eskoriatzatik Gatzagainera/Landara ibilbidea berreskuratzeko pendiente dago eta zati hau berreskuratuz gero,  aukera egongo zen bide berdetik, ia osotasunean,  Lizarraraino joateko.

Zer dira  bide berdeak?

 

Erabiltzen ez diren trenbide-trazadura zaharrak dira, oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide motorizatu gabe gisa berrerabiltzen direnak. Bide Berdeen diseinuak trenbide-trazaduren abantailak aprobetxatzen ditu, horien ibilbidean erraztasun- eta erosotasun-maila handia eskainiz eta pertsona guztientzako irisgarritasuna bermatuz, mugikortasun murritza duten.

Bestalde, Debagoieneko hainbat herrik beren bidegorri-sarea  egiten dihardute eta Arrasatearen kasuan, 2015-2016 denbora tartean Goiru-Takoloren zatia egin da eta datozen urteotan Udalaren Hirigintza Plan Orokorrean onartuta  dauden beste auzo batzuetan zatiak egingo dira.

Gipuzkoako bidegorrien web orrian hainbat bidegorri jasotzen dira, tartean gure ingurukoak.