Udalaren hezkuntza jarduerak eta zerbitzuak

Udaleko sailek ikasturtero jarduerak antolatzen dituzte herriko ikastetxeen ikasleentzat.

Hezkuntza jarduera ugari udaleko sailen eta ikastetxeen arteko elkarlanetik sortu dira eta batzuk, ikasleentzat ezezik irakasleentzat, gurasoentzat eta herritarrentzat ere badaude antolatuta..

Jarduerez gain, udalak zerbitzu ugari ditu herriari eta eskola komunitateari eskaintzeko eta dokumentu honetan ere jaso ditugu ikastetxeentzat, gurasoentzat eta herritarrentzat baliagarrienak direnak, zerbitzu hauek, ikuspegi hezitzailetik begiraturik, zerbitzu eskaintza bateratu gisa agertzeko.