Bi ekintza interesgarri!!
2026/02/18
Otsaileko azken bi ekintzak ere martxan ditugu!!
Kaixo kaixo!!
Otsaila ere badoa aurrera eta pare bat ekintza interesgarri antolatu ditugu!!
Hurrengo martitzenean, otsailaren 24an, San Andreseko behin behineko gaztetxokoan (Etxaluzeko Solozar gelan) rap tailerra izango dugu Tatta eta Faneren eskutik. Rapa nola sortzen den ikasi nahi duzu? Nola grabatzen duten esperimentatu nahi duzu? Arrasatearrak diren bi artista hauen abestiak entzun nahi dituzu? Animatu eta gerturatu!!
Bestalde, eguaztenean, otsailaren 25ean, Musakolako gaztetxokoan, dantza ikastaroa izango dugu. Honetarako Ane Uribarren irakaslea etorriko da eta arratsalde ederra pasatuko dugu elkarrekin, musikaz gozatzen!!
Ba al zatoz gurekin batera gozatzera?? Animatuuuu!!!
