Inauteriak 2026

2026/02/04
Card image cap
Badatoz inauteriak eta aurten ere gaztetxokoetatik ekintza desberdinak antolatu ditugu!!

Kaixo kaixo!

 

Zer moduz?

 

Aurtengo inauterietan ere izugarrizko ekintzak antolatu ditugu!

 

Otsailaren 12an, Erguineko gaztetxokoan inauterietako sukaldaritza egingo dugu, hau da, torrada eta pella goxo goxoak!!

 

erguin sukaldaritza inauteri

 

Otsailak 14an, zapatua, Tren geltokian elkartu eta desfilea ikustera joango gara. Parte hartu nahi izanez gero ere, aurrera!! Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu! Bazkaria doakoa izango da, baina zenbat garen jakiteko izen ematea egongo da. Gerturatu gaztetxoko zein gaztelekura otsailak 11a baino lehen eta eman zure izena!

Otsailaren 17an, Biteritik abiatuta hezitzaile galduaren bila jolasa egingo dugu.

 

inauteriak 2026

 

Animatu eta inauterietan ere gurekin parte hartu !!