Inauterietako mozorro truke azoka

2026/02/04
Card image cap
Etxean aurreko urtetako mozorroak dituzu? Ez dakizu zer egin beraiekin? Goazen mozorroak trukatzera!!

Kaixo kaixo!

 

Mozorroak berrerabiltzeko asmoz, mozorro truke merkatua antolatu dugu! Agian ez dugu aurreko urteetako mozorro berdina erabili nahi, edota txiki gelditu zaigun mozorroren bat daukagu...

 

Mozorro truke merkatua aukera paregabea da, zure beste norbaiti eman, eta zuk beste bat hartzeko!

 

Otsailaren 3tik 7ra jasoko ditugu mozorroak gaztetxoko zein gaztelekuan eta domekan, otsailaren 8an, Tren geltokiko gaztelekuan merkatua egingo dugu 18:00-20:00 bitartean!

 

mozorro truke merkatua 26