Musakolako gaztetxokoa zabalik!
2026/01/19
Heldu da Musakolako behin betiko gaztetxokoa!
Kaixo kaixo!!
Zer moduz?
Gu albiste eder batekin gatoz!! Dagoeneko zabalik dago Musakolako behin betiko gaztetxokoa!
Aurreko eguenean egin genuen ongi etorri jaialdia eta nerabe ugari gerturatu ziren gurekin batera espazio berriari hasiera polita ematera.
Elkano kalea, 1 bis da helbidea, beraz, gonbidatuta zaudete gerturatzera eta espazioa eta gu ezagutzera!!